Gaur Donostian egingo du lehen geldialdia Euskaraz barra-barraren ihes-gela ibiltariak. Euskara sustatzeko eta gizartearen aktibazioari bultzada bat emateko helburuarekin, herri desberdinak zeharkatuko ditu ihes-gelak astebururo.
Geldialdi bakoitzean 3 egun emango ditu: ostiral arratsaldetan (17:00etatik 21:00etara bitartean) eta larunbat zein igandetan egun osoz (10:00etatik 21:00etara bitartean). Herri bakoitzeko 20 txanda egongo dira, eta saio bakoitzean gehienez 5 lagunek parte hartu dezakete.
Erreserbak egiteko
Doako esperientzia da, baina ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea, esteka honen bitartez.
Hemen dituzue datorren hiru hilabeteetako geldialdi guztiak.