Skip to main content

Ihes-gela ibiltaria abian jarri zenetik, 2023ko urriaren bigarren asteburuan, 314 pertsonak hartu dute parte Thotelaren 17. logela misteriotsuaren sekretua asmatzeko ihes-gela jokoan.

Taldeka parte hartzen da jokoan eta, guztira, 81 taldek (gehienez, bost lagunek osatuta) eta 314 lagunek hartu dute parte ihes-gelan, bataz beste, 3,8 pertsona izan dira talde bakoitzean. Denetariko jendea hurbildu da ihes-gelako kamioira, gaztetxoak nahiz helduak, eta denek primeran pasatu dute trebetasuna, adimena eta dibertimendua nahasten dituen jokoan.

Kontsumitzailea erdigunean jarri eta euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duten espazioak identifikatuko dituen Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sortu da ihes-gela. Gizartearen aktibazioa eta kanpainaren zabalpena sustatzeko asmoa du formatu berri honek ‘17. logela’ istorio misteriotsuarekin.

Azken bost asteburu hauetan, Donostia, Elizondo, Laudio, Bermeo eta Elgoibarretik igaro da ihes-gela ibiltaria eta, oraingoz, abenduaren lehen asteburura arte dago planifikatuta ihes-gela ibiltariaren jarduna.

Ikusi webgunean hurrengo lekuak eta datak eta animatu eta parte hartu! Ihes-gela ibiltaria