Skip to main content

Marka berriak harrera ona izan du oro har, bai establezimenduetan, eta baita bezeroen artean ere.

 

Marka pilotatzeko egon den denbora-tartea 3-6 hilabete artekoa izan da eta guztira 1.644 establezimendutan ezarri da Euskaraz barra-barra marka bateratu berria pilotatze-fasean:

  • Donostia: 1.132 establezimendu.
  • Oarsoaldea: 113 establezimendu.
  • UEMA: 265 establezimendu.
  • Andoain: 52 establezimendu.
  • Laudio: 82 establezimendu.

Orokorrean, erakunde guztietako ordezkariek adierazi dute Euskaraz barra-barra markak harrera ona izan duela, bai establezimenduetan, eta baita bezeroen artean ere. Marka bateratuaren beharra antzeman da pilotatze-fase honetan egindako lanketan, eta batez ere, irudi berriaren balio erantsia aipatu dute partaideek: irudi instituzional eta iraunkorra, Euskal Herri osorako balio duena.

Iradokizunen artean, gehien egin den aipamena egitasmoaren zabalkundeari lotutakoa da, alegia, egitasmoa eraginkorra izateko behar duen zabalkunde estrategia egokia garatzearen beharra.

 

DONOSTIAKO UDALA

Pilotaje-lanak noiz eta nola: 2.500 establezimendu bisitatu dira. Lehendik “Hemen ere euskaraz” izeneko egitasmora atxikitua zeuden establezimendu gehienek (%89,1) bat egin dute egitasmo berriarekin. Eta orokorrean, hau da, aurretik bisitatu gabe zituzten establezimenduak ere kontuan hartuz gero, %60ak egin du bat Euskaraz barra-barra egitasmoarekin.

Partaideak: 1.132 establezimendu gehitu dira marka berri bateratuaren egitasmora. Horiek guztiek baldintzak betetzen dituzte, eta lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa ere hartu dute.

Balorazioa: Marka berria Euskal Herri osoan ezartzea ondo baloratu dute establezimenduek. Gipuzkoan ezarritako baldintza gehigarria ere ondo hartu dute, hau da, ulermena jendaurreko langileen %50ak bermatzea (2-10 langile dituzten kasuan), eta %30ak bermatzea (10etik gorako establezimenduetan). Azkenik, promozio kanpainak egitea ezinbestekoa ikusten dute marka ezagutzera emateko.

 

OARSOALDEA

Pilotaje-lanak noiz eta nola: uztaila eta iraila artean egin ziren bisitak egitasmoaren berri emateko. Pasaian harrera ona izan zen, baina printzipioz ez omen du piztu interes berezirik. Lezon beste lan karga moduan ikusi dute establezimendu askok baina, merkatarien artean euskararen aldeko jarrera ona denez, onartu eta ezarri dute marka. Oiartzunen oso jarrera ona izan da.

Partaideak: Guztira 113 partaide: Oiartzun: 74, Lezo: 15, Pasaia: 24.

 

ANDOAINGO UDALA

Partaideak: 130 establezimendu inguru bisitatu ziren euskara zerbitzutik, eta horietatik 52 establezimenduk bat egin dute egitasmoarekin.

Balorazioa: 48 establezimenduk eta 175 herritarrek bete dute prestatutako balorazio-inkesta. Horien emaitzen arabera, merkatariek gustura hartu dute marka, eta bat egiten dute planteamenduarekin.

UEMA:

Pilotaje-lanak noiz eta nola: UEMAk pilotajea egin du euskararen erabilera beherazko joera duten, eta ezagutza eta erabileraren arteko aldea nabarmena den hainbat herritan.

Partaideak: Bisitatutako 350 establezimenduetatik, guztira 265ek hartu dute parte pilotajean: Beran 40; Bermeon 66; Elizondon 44; Igorren 51; Etxarrin 30; Bakion 11; Atxondon 11, eta Aramaion 12.

Balorazioa (bezeroak eta establezimenduak):

Bezeroen artean 1.444 inkesta prozesatu dira. Establezimenduen kasuan, berriz, proiektuan parte hartu duten 265 establezimenduetatik 49 erantzun dute inkesta. Bi kasuetan, hainbat arrazoia dela medio, inkestetatik ateratako emaitzek ez dute errealitatearen argazki zehatza adierazten, hau da, desbideraketa dago. (begiratu UEMAk aurkeztuta txostena).

UEMAk egindako proposamena: Marka ezartzeko baldintzei dagokienean, UEMAk ondorengo eskema proposatzen du ulermena bermatzeari begira:

1-2 langile badaude: langile guztiek bermatu behar dute ulermena, gutxienez.

3-10 langile badaude > = %50

11 langile baino gehiago >=%40

 

LAUDIOKO UDALA

Partaideak: 82 partaidek eman zuten izena irudi berria ezartzeko.

Balorazioa (merkatariak): orokorrean gogo onez hartu dute merkatariek egitasmoa, ikusten delako aurreko marken goragoko maila bat dela hau, eta harro pilotatzean parte hartzeagatik. Hala ere, zalantza batzuk azaldu dituzte: aurreko irudia ezaguna zenez, orokorrean adierazi dute ekimen berriari bultzada handia eman beharko zaiola, marka berria behar den bezala zabaltzeko gizartean, bestela jendea nahasia ibiliko baita.