Gaur Euskaraz barra-barra kanpainaren baitan sortutako ihes-gela ibiltaria aurkeztu da Donostian.
Donostiako Euskara eta Kultura zinegotzia, Jon Insausti, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordea, Miren Dobaran, bertan izan dira.
Gaurtik eta urtearen amaierara arte astebururo geldialdi bat egingo du ihes-gela ibiltariak Hego Euskal Herrian barrena.
Kontsumitzailea erdigunean jarri eta euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duten espazioak identifikatuko dituen Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sortu da ihes-gela. Gizartearen aktibazioa eta kanpainaren zabalpena sustatzeko asmoa du formatu berri honek ‘17. logela’ istorio misteriotsuarekin.
Animatu eta parte hartu zuk ere!
Izen-emateak: aukeratu data eta lekua