Euskaraz barra-barrak kontsumitzailea erdigunean jarri eta espazioak identifikatuko ditu euskara egunero eroso eta lasai erabili ahal izateko eta bizipen eroso eta positiboak bizitzeko.
Gurekin bat egin dutenak
153
herri
Euskaraz barra-barra kanpainan parte hartzeak onura egingo die herriari zein herritarrei, establezimendu zein bezeroei.
Euskaraz barra-barra ekimen kolektibo sendo eta iraunkorra da.
Euskal Herri osoan zehar, sare handi bat osatzen ari gara egitasmoa ahalik eta toki gehienetara zabaldu dadin, euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko, bereziki baldintzarik zailenak dituzten eremu geografikoetan. Horregatik, maila guztietan eragin nahi dugu eta zauden tokitik bat egitera animatzen zaitugu.