Skip to main content
150 herri ingurutan zabalduko da Euskaraz Barra-barra marka berri bateratua 2023an zehar

 

51 udalerrik, horien artean EAEko hiru hiriburuek, bertako euskararen erabilera bermatzen duen ikur berria aurten zabaltzen hasteko konpromisoa hartu dute dagoeneko. Horrez gain, UEMAk ere adierazi du marka berriaren erabilera sustatuko duela EAEko eta Nafarroako 100 bat herritan.  

Horrela, 2023an zehar Euskal Herri osoan egongo da ikusgai euskararen erabilera sustatzeko marka berria. Barra-barra zabalduko da, besteak beste, Bilbo, Gasteiz eta Donostian; Gipuzkoako Oarsoaldean, Aretxabaleta, Elgoibar, Andoain, Legazpin…; Bizkaian, Uribe Kosta osoan, Getxon, Mungialdean, Enkarterrietan, Durangaldean, Barakaldon…; eta Araban, Laudion eta Mendialdeko Kuadrillako herrietan, besteak beste. 

Horrez gain, UEMAk ere marka sustatzeko lan handia egingo du, eta mankomunitateko partaide diren 100 bat herritan zabalduko dute markaren inguruko informazioa, tartean Bakion, Bermeon, Lekeition, Ondarroan, Legorretan, Seguran, Aramaion, Atxondon edota Nafarroako Beran, Lesakan, Baztanen eta Etxarri Aranatzen. 

Marka ezartzen duten establezimenduetan, gogoratu, bezeroek euskara erabili ahal izatea bermatuta izango dute; izan ere, ikur berri honek adierazten du Barra-barra ikusgai dagoen establezimenduetan, gutxienez, ulermena bermatuta egongo dela irekita dagoen une oro.

 

komertzioa kalean