Guztira lau geldialdi egin ditu ihes-gelak otsaileko hilabetean: Bilbo, Oiartzun, Lemoa eta Lazkao. Eta geldialdi horietan 265 pertsona gerturatu dira, 69 talde izan dira guztira.
Sexuari dagokionez, emakumezkoak izan dira nagusi. Parte hartu dutenen %71 emakumeak izan dira, hau da, 189 pertsona. Eta %29 gizonezkoak, 76 pertsona.
Eta parte hartzaileen adina aztertzen badugu, 31-64 urte bitarteko herritarrak izan dira gehien animatu direnak; 167 pertsona.
Martxoko geldialdiak:
Hurrengo hauek dira ihes-gelak martxoan egingo dituen geldialdiak.
- Martxoak 1, 2, 3. Olaberria.
- Martxoak 8, 9, 10. Larrabetzu.
- Martxoak 15, 16, 17. Legazpi.
- Martxoak 22, 23, 24. Eibar.
- Martxoak 29, 30, 31. Arbizu
Honezkero aukera dago hurrengo geldialdietako erreserbak egiteko, beraz, animatu eta parte hartu!