Skip to main content

39 taldek hartu dute parte ihes-gela ibiltarian Portugaleten, abenduaren 15etik 17ra.

Taldeka hartzen da parte jokoan; gehienez, bost lagunek osatuta eta, adin eta sexu taldeei begiratuta, 31-64 urte arteko emakumeak izan dira nagusi, 21 talderekin.

Kontsumitzailea erdigunean jarri eta euskara erabiltzeko aukera eskaintzen duten espazioak identifikatuko dituen Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sortu da ihes-gela. Gizartearen aktibazioa eta kanpainaren zabalpena sustatzeko asmoa du formatu berri honek ‘17. logela’ istorio misteriotsuarekin.

Hurrengo helmugak: Zornotza eta Mungia

Datorren asteburuan, abenduaren 22tik 23ra, Zornotzan geldituko da ihes-gela ibiltaria eta, ondoren, Mungian esango dio agur urteari, hilaren 29 eta 30ean.  2024an ibilbidea jarraituko du, urtarriletik abuztura bitartean.