Skip to main content

Maiz egindako galderak

hero-bar

Maiz egindako galderak

Zein epetan egongo da abian Euskaraz barra-barra?

Epe luzera begira jaio da eta modu iraunkorrean jorratuko da.

Nire herrian ez baldin badago ekimena abian, zer?

Udal bakoitzari dagokio parte hartzeko erabakia hartu eta sustapena koordinatzea. Oraindik urratsa egin ez den tokietan, herritarren eta establezimenduetako ordezkarien bultzada oso garrantzitsua izango da.

Zein baldintza bete behar ditu establezimendu batek Euskaraz barra-barra kanpainarekin bat egin ahal izateko?

  • Establezimendua zabalik dagoen bitartean gutxienez euskaraz zerbitzua emateko gai den langile bat egon behar da zerbitzua emateko prest.
  • Establezimenduko langileek orok, euskalduna izan edo ez, euskara erabili behar dute bezeroari lehen eta azken agurra egiteko.
  • Uneoro bermatu behar zaio euskara erabiltzeko aukera bezeroari.

Nola uztartu dezaket Euskaraz barra-barra marka beste marka batzuekin euskarri ezberdinetan?

Markaren inpaktua ahalik eta handiena izan dadin, irizpide sorta hau bere osotasunean eta ahalik eta zorrotzen betetzeko ahalegin kolektiboa egin behar dugu:

  • Beste marka batzuekin erabili behar den momentu oro mantenduko dugu segurtasun eremua.
  • Ezin dugu inondik inora logotipoa deformatu, zulatu, kolorez aldatu edo gainjarri.
formak-2
grafia-9