Bat egin
Nola hartu dezaket parte ekimenean?
Sustatzaile kontsideratzen da herri bakoitzean marka kudeatzeaz arduratuko den entitatea. Kasuan kasu, sustatzaile izateko aukera izango dute negozio handiek, betiere baldintzak betetzen badituzte, eta udalaren laguntza gabe ekimenak dakarren kudeaketa-lanak zein gainerako gastuak bere gain hartzen badituzte.
Jarraitu beharreko urratsak
- Ezer baino lehen, udalak ekimenarekin bat egiteko erabakia hartu behar du.
- Jarraian, eman izena Sustatzailea naiz atalean eta bete ezazu datuen galdetegia.
- Behin izena emanda, erabiltzaile eta pasahitza bidaliko dizkizugu.
- Sustatzailearen atalean beharrezko informazioa eta materiala izango dituzu eskuragarri.
Bete beharreko baldintzak
- Ekimena sustatu eta tokiko establezimenduekin koordinazio lanak egitea.
Establezimendua naiz
Edozein herri edo hiritako establezimendu guztiak sartzen dira multzo honetan, negozio-ildoa edozein delarik ere.
Jarraitu beharreko urratsak
- Harremanetan jarri udaleko Euskara Sailarekin, bat egin nahi duzula adierazteko.
- Bete eskatutako datuak: izen komertziala, jarduera-adarra, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, webgunea, sare sozialak…
- Establezimendurako beharko duzun materialaren eskaera egin.
- Establezimenduan markaren ikur identifikagarria ipini… eta LISTO!
Bete beharreko baldintzak
- Establezimendua zabalik dagoen bitartean gutxienez langile bat izatea euskaraz zerbitzua emateko gai dena.
- Establezimenduko langile orok, euskal hiztuna izan edo ez, euskara erabiltzen duen bezeroari edota kontsumitzaileari lehen hitza eta azken agurra euskaraz egitea.
- Kontsumitzaileari euskara erabiltzeko aukera bermatzea.
Herritarra naiz
Euskal Herriko herritar orori zuzendutako ekimena da hau, euskaraz bizi nahi duten edota euskarekiko konpromisoa duten norbanako guztiei zuzendutakoa.
Topatuko dituzun egoerak
- Establezimenduaren erakusleihoan Euskaraz barra-barra ikur identifikagarria ikusten baduzu, egin ezazu euskaraz.
- Establezimenduaren barruan langile asko baldin badaude, bilatu ezazu Euskaraz barra-barraren identifikagarria duen langilea eta hitz egin euskaraz.
- Establezimenduaren kutxak Euskaraz barra-barra itsasgarri edo bestelako euskarriekin identifikatuta badaude, egin ezazu ordainketa euskaraz, pegatinadun kutxan.